Musika

Placebo taldea BBK Live jaialdian ariko da

Bilboko musika festibala uztailaren 9tik 11ra egingo dute, eta Erresuma Batuko taldeak lehen egunean joko du

Placebo taldea, orain dela bi urte Madrilen emandako kontzertu batean. VICTOR LERENA / EFE
Berria
2020ko urtarrilaren 10a
14:38
Entzun

Loud Like Love azkeneko diskoa aurkeztu zuenetik sei urte igaro direla, Placebo taldeak Bilboko Kobetamendin joko du, uztailaren 9an, BBK Live jaialdiaren barruan. Ez da Brian Molkok gidatzen duen taldeak festibalean parte hartuko duen lehenengo aldia, 2006an —artean Bilbao Live izenarekin egin zen— eta 2009an ere jo baitzuen bertan. Azkeneko urteetan nahiko geldirik egon da Placebo, eta, 2016an, taldearen 20. urtemugaren harira, A Place For Us To Dream – 20 Years Of Placebo atzera begirako diskoa argitaratu zuen, urteurrena ospatzeko.

[youtube]https://youtu.be/obovwrfkvv4[/youtube]

Aurretik beste hainbat artistaren izenak zituen iragarriak BBK Livek: Kendrick Lamar, Caribou, The Rapture, Perfume Genius, The Killers, Supergrass, Pet Shop Boys, Bad Bunny, FKA Twigs, Xabi Bandini, El Columpio Asesino, Leon Benavente eta abar.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.