Aitzoljaio zen etxean, Tolosako Gorosabel kaleko 12. atarian, plaka oroigarria ezarriko dute gaur, 16:30ean, eta ondoren, 17:00etatik aurrera, Aitzol-Euskal Pizkundea urteurreneko aldarria irakurri, Aitzoli buruzko bideo lana proiektatu eta Aitzolen hainbat testu irakurriko dituzte udal areto nagusian.
Bihar, 10:30ean hasita, Zintzoen Basoa deituko dena sortzeko lehen urrats gisa, gaztetxoek zuhaitzak landatuko dituzte Tolosako Elosegi parkean. Zintzoen Basoa, Aitzolen eta Euskal Pizkundearen bultzatzaileen omenez eratua, urriaren 16an inauguratuko da, hots, Aitzolen fusilamenduaren 75. urteurrenaren bezperan.
Aurretik, ekainaren 24an, Euskal Pizkundearen bultzatzaile nagusietako biri egingo zaie omenaldia: Doroteo Ziaurrizi eta Antonio Maria Labaieni. Ziaurriz Tolosako lehen alkatea izan zen Errepublika garaian; Labaien Tolosako alkate zen 36ko gerra hastean.
Tolosatik kanpo ere egingo dira hainbat ekitaldi, urtea amaitu baino lehen, Aitzol-Euskal Pizkundea urteurrenaren barruan.
Plaka jarriko dute gaur etxean, eta bihar Zintzoen Basoa landatzen hasiko dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu