Jaiak

Planto eguna gaurkoa Bilboko Aste Nagusian

Aste Nagusia "pribatizatu" egin nahi dutela salatu dute gaur eguerdian konpartsetako ordezkariek. Herritarren parte-hartzean oinarritutako jai ereduaren alde protesta egiteko gaur egitekoak ziren ekitaldi guztia bertan behera uztea erabaki dute, eta horren eragina nabarmena da jaigunean.

2010eko abuztuaren 25a
14:53
Entzun
Aste Nagusiaren erdi-erdian egon arren, gaurkoak ez du gainerako festa egunen antzik Bilboko jaigunean. Izan ere, Udalak Aste Nagusiaren inguruan hartutako hainbat erabaki salatzeko 24 orduko plantoa egitea erabaki du Bilboko Konpartsak elkarteak, hots, konpartsa gehienen bilgunean. Ondorioz, bertan behera geratu dira gaurko antolatuta zituzten ekitaldi guztiak.

Eguerdian elkarretaratzea egin dute 29 konpartsetako ordezkariek udaletxe atarian, "dolua" adierazteko kamiseta eta lepoko zapi beltzekin atonduta. Batik bat, Aste nagusiko jai eredu parte-hartzailea suntsitu nahi izatea leporatu diote Bilboko Udalari: "Urteak daramatzate Aste Nagusia jai eredu pribatizatu batera eraman nahian".

Horrez gain, Kaskagorri eta Txori Barrote konpartsei ezarritako zigorra salatu dute. Izan ere, iaz presoen argazkiak jarri zituztela-eta zigortu egin ditu Udalak eta txosna jartzea galarazi die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.