Uruguaiko payadoreak, Kubako repentistak eta Euskal Herriko bertsolariak elkarrekin ariko dira gaurtik abenduaren 5era bitartean Plazatik plazera egitasmoan. Gaur abenduaren 3an Donostian Euskararen Nazioarteko Egunean Antzoki Zaharrean eskainiko duten saioa aurkeztu dute, eta han izan da BERRIA Telebista.
Ezberdintasun ugari dago payadoreen, repentisten eta bertsolarien artean. Hirurak dira bat-batekoak, eta elkarrekin nola uztartu izango da saioen erronka nagusia.
"Bertsolaritzan gai-jartzailea dago. Uruguain ez", esan du, kasu, Gabriel Lucero payadoreak. "Gu oholtzara igotzen gara, eta jardueran sortzen da gaia".
Gaur hasiko dira saioak, Gasteizen eta Gernika-Lumon, eta igandean izango da azkenekoa, Durangon.
kultuRA
Plazatik plazera
Uruguaiko payadoreak eta Kubako repentistak Euskal Herrira etorri dira, eta bertsolariekin batera jardungo dute astean zehar hainbat saiotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu