Berrogeita bi urte itxaron behar izan dugu, baina iritsi da: Hemendik aurrera euskaraz irakurri ahal izango dugu The Tiger Who Came to Tea (1968) albuma.
Liburu hau tarteka han edo hemen sortzen diren harribitxi horietako bat da, haur literaturako bildumatxoa egin nahi duenarentzat ezinbesteko alea, dudarik gabe.
Ipuin tradizionalen eran, azaleko egitura sinple batean barne egitura konplexu bat plazaratzen du. Eta ipuin tradizionalekin gertatzen den bezala, konbinaketa honek irakurleari jakin-mina, zalantza edota sentimendu kontrajarrien borroka eragiten dizkio. Pultsio hauek dosi txikian pizten diren sentimenduak dira, modu ia homeopatikoan, zeren idazlea errukior portatzen baita irakurlearekin.
Eta gidoia xaloa den eran, irudiak ere xaloak dira. Esan liteke ezinbestekoaren artea inoiz gutxitan bezala erabiltzen duela irudigileak: hondo zuriak, objektu hautapen zurruna, pertsonaien ezaugarri fisikoak zehaztugabetasunaren mugan, tigrearen tamaina, haren irribarre bihurria... urtebete eman omen zuen marrazki hauek egiten!
Haur literaturaren maila gorena jo duen lan hau plazera plazer hutsagatik eskaintzen duen lan bat da. Ez da espero behar istorio epikorik, ez irakaspen ezinbestekorik, edota aldarrikapen iraultzailerik, ez bada Gianni Rodarik egin zuen aldarrikapen hura: fantasia fantasia truk! •
Literatura
Plazera plazeraren truk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu