Polina Lestxenko EOSekin arituko da datozen emanaldietan

ITSASO IBARRA DONOSTIA
2007ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
Errusiako piano jotzaile gaztea, Polina Lestxenko, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin arituko dagaur Donostiako Kursaal aretoan; bihar, berriz, Gasteizen izango da emanaldia, eta etzi Bilbon.

Polina Lestxenko 1981ean jaio zen San Petersburgon, eta zortzi urte besterik ez zituela egin zuen debuta Leningradoko Okestra Sinfonikoarekin. Milan, Luxenburgo eta Berlinen errezitaldiak eskaini izan ditu, eta Osnabruck eta Sintrako jaialdietan ere parte hartu izan du. Aurtengo denboraldian Christian Poltera biolontxelo jotzailearekin batera hainbat hiritan arituko da.

EDVARD GRIEGEN OBRA. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Lestxenkok Edvard Grieg norvegiarraren Piano eta orkestrarako kontzertua la minorrean, opus 16 obra joko dute lehendabiziko aldiz. Bestalde, Zoltan Kodaly hungariarraren Galateko dantzak lanak eta Jean Sibelius finlandiarraren 2. Sinfonia re maiorrean, opus 43 obrek osatuko dute gaurko eta datozen egunotako abonamendu kontzertuetako egitaraua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.