Donostiako Izui eta Fantasiazko Zinemaren Asteko ikusleen saria =iHow to get rid of the
other=i film danimarkarrak jaso du. Anders Roonow Klarlund zuzendariaren filmak politika fikzioa egiten du, eta, hain zuzen ere, ikusleen saria eduki politiko nabarmena duen lan batek jasotzea garrantzitsua dela adierazi du Jose Luis Rebordinos zinemaldi horren zuzendariak. 6.000 euro eskuratuko dituzte filmaren egileek.
Sari nagusi horrez gain, beste hainbat ere banatu ditu Donostiako Izu eta Fantasiazko Zinemaren asteak. Honakoak.
Laburmetrai onenarentzako ikusleen saria: Samuel Tournexen Même les pigeons vont au paradis frantziarrak.
Espainiako laburmetrai onenarentzako ikusleen saria: Samuel Ortiren El ataque de los Kriters asesinos.
Laburmetrai onenarentzako epaimahairen saria: Louis Cooken The Pearce Sisters britainiarrarentzat.
Epaimahaiaren aipamen berezia: Lily Coatesen The cat and Claudia australiarrarentzat.
Epaimahai gaztearen saria: Mike Williamsonen In the wall estatubatuarrentzat.
Canal+-en saria: Antonio Trashorrasen Dos manos zurdas y un racimo de ojos manchados de gris espainiarrarentzat.
Zinema
Politika fikzioko film daniar batek jaso du ikusleen saria Donostiako Izu eta Fantasiazko Zinemaren Astean
Film laburretako saria =iMême les pigeons vont au paradis=i frantziarrak jaso du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu