Poloniarren erresistentziaz beste ikuspegi bat ematen du 'Oblawa' filmak
Harrera ona izan du Montrealgo zinema jaialdian Marcin Krzysztalowiczek zuzendutako lanak
Marcin Krzysztalowicz zinemagilearen Oblawa filmak Poloniak nazien inbasioari egindako erresistentziari buruzko ikuspegi berritzaile bat erakutsi du Montrealgo zinema jaialdian (Kanada), orain arteko filmetan ageri den idealizazioari ñabardurak eta argi-ilunak erantsiz. «Komunismoaren garaian, SESBeko filmekin hazi ginen, eta haiek egiten zuten propagandan poloniarrak zintzoak ziren, eta alemanak, gaiztoak», azaldu du MaciejStuhr filmeko aktoreak. «Orduan ez zegoen beste aukerarik. Orain nahiko helduak gara horretaz serio hitz egiteko eta gure nazioaren alderdirik ilunenari aurrez aurre begiratzeko». Harrera ona egin diote filmari ikusleek eta kritikariek Montrealen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu