TEENAGE FANCLUB

Pop klasiko baten enegarren bisita

Non: Donostiako Viktoria Eugenian. Noiz: gaur, 19:00etan.

2023ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Badira 30 urte pasa Teenage Fanclub taldeak Euskal Herrian aurrenekoz jo zuela. Bilboko Casillan izan zen, 1992an, eta, orduan, Glasgowko (Eskozia) taldeari Nirvanaren aurretik aritzea egokitu zitzaion, Kurt Cobainenak Nevermind diskoaren arrakastaren aparretan zeudenean. Garaiko kronikek, baina, TFCren emanaldia goraipatu zuten, eta ez hainbeste grunge mugimenduaren ikur bilakatu zen taldearena. Ordutik, TFCk hainbatetan egin du Euskal Herrira, eta jarraitzaile andana ere bildu du denbora honetan. Gaur Donostiako Viktoria Eugenia antzokian joko du.

Gerard Love taldekideak 2018an utzi zuen taldea, baina Norman Blake eta Raymond McGinleyk —Euros Childsek, Francis MacDonaldek eta Dae McGowanek osatzen dute boskotea— segitzen dute gitarretan oinarritutako pop melodikoa egiten, eta aurten kaleratu dute euren azken diskoa, Nothing Lasts Forever.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.