TEENAGE FANCLUB

Pop musikaren instituzio bat

Lekua: Bilboko Kafe Antzokian. Eguna: Ostiralean, 22:00etan.

2017ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Sarrera guztiak daude salduta dagoeneko, eta horrek ematen du Teenage Fanclub talde eskoziarrak Euskal Herrian duen jarraitzaile kopuruaren neurria. Izar handiak izan gabe, Gerard Love, Norman Blake, Raymond McGinley eta Francis MacDonald instituzio bat dira gitarretan oinarritutako pop melodikoaren zaleen artean. 1990eko hamarkada hasierako pop zaratatsua (A Catholic Education) aspaldi utzi zuten atzean, eta, gaur egun, The Byrds eta Big Star gisakoen oinordeko handienetakoak bilakatu dira, besteak beste, Grand Prix (1995), Songs From Northern Britain (1997) eta Shadows (2010) lanei esker. Azken lan hori grabatu eta sei urtera, iaz, kaleratu zuten taldearen bederatzigarren disko ofiziala: Here. Lan horretan, Teenage Fanclubek heldutasun handia erakusten du, batetik, bat-batean itsasten diren kantuen bitartez (I'm in Love), eta, bestetik, kantu pausatuekin (Hold On).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.