PPren «zinismoa» salatu dute, Lorca omentzeagatik
LITERATURA.Memoria Historikoa Berreskuratzeko Granadako Elkarteak (AGRMH) Alderdi Popularraren «zinismoa eta moral bikoitza» salatu ditu. Sebastian Perez Granadako Diputazioko presidenteak Federico Garcia Lorca poetaren eta frankismoaren biktimen omenaldira joateko «ausardia» izatea deitoratu du, Granadan Falangeari eskainitako eskultura bat mantentzen baitu. Hori kentzen ez duten bitartean, «biktimenganako errespetu falta» iruditzen zaie omenaldietan azaltzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu