PSE-EEk, EHAK-k, EAk, EBk eta Aralarrek Praileaitz I kobazuloaren (Deba, Gipuzkoa) inguruko lan denak gelditzeko eskaera egin diote gaur Eusko Jaurlaritzari, haitzuloa babesteko asmoz. Eusko Legebiltzarreko gehiengoa osatzen dute haiek. EAJ eta PP abstenitu egin dira.
Europan azken hamarkadetan aurkitu izan duten Goi Paleolitoko aztarnategi garrantzitsuenetako bat dago Praileaitz I barruan, eta han ondoko harrobia -Sasiola- kaltetzen ari dela esan dute lanak gelditzeko eskatu dutenek. Haitzuloaren mendi-hegal guztia babesteko eta ingurune naturala erabat kontserbatzeko galdegin dute, bide batez.
EAJk esan du Jaurlaritzaren gaur egungo dekretua eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hartutako neurriak "nahikoa" direla Praileaitz babesteko. Ekimenok bi erakundeetako Kultura sailak onartu zituen, eta biak EAJren esku daude.
Kultura
Praileaitz inguruko lanak gelditzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari
PSE-EEk, EHAK-k, EAk, EBk eta Aralarrek egin dute eskaera. Harrobia kobazuloa kaltetzen ari direla diote. EAJ eta PP abstenitu egin dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu