Eusko Legebiltzarraren gehiengoak Praileaitz (Deba, Gipuzkoa) haitzuloko inguruko harrobiaren lanak gelditzeko eskatu zion hilaren 14ko batzarrean Eusko Jaurlaritzari, eta eskaera horrekin gustura azaldu da Praileaitzen Lagunak elkartea. Berak ere jokabidea aldatzeko galdegin dio Jaurlaritzari, eta "atzera egiteko". "Pentsatzen dugu Jaurlaritzaren Kultura Sailak nahikoa sentiberatasun izango duela", esan dute elkarteko ordezkariek gaur, Donostian, prentsaurrekoan. PSE-EE, EHAK, EA, EB eta Aralar azaldu ziren Legebiltzarreko eskaera haren alde; EAJ eta PP abstenitu egin ziren.
Jaurlaritzak, kobazuloa babesteko asmoz, dekretua onartu zuen orain hilabete batzuk, baina Praileaitzen Lagunak elkartearen ustez, hori ez da nahikoa. "Haitzuloa galtzen bada, kulturarentzat kaltegarria izango da", adierazi dute gaur. "Premia handia du gai honek, harrobia haitzulo ondoa jaten ari delako".
Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura diputatuaren jarrera goretsi dute, "besteak ez bezala, sentiberatasuna eta borondatea adierazi duelako kobazuloaren jarraipenarekiko".
Kultura
Praileaitzen Lagunak elkarteak jokabidea aldatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari
Eusko Legebiltzarrak kobazulo inguruko harrobiaren lanak gelditzeko eskatu zion hilaren 14an Jaurlaritzari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu