Pre-BAD giroa berotzen hasiko da urriaren 24an
Jaialdia hasi aurretik, Pre-BADek lau jardunaldi programatu ditu «pizgarri» gisa. Urriaren 24tik aurrera, hitzaldiak, topaketak, tailerrak, eta antzezlanak antolatu dituzte, eta Expogelan, Fundicion aretoan, Guggenheim museoan, San Francisco aretoan eta BBK gelan egingo dituzte. «Jardunaldi horien xedea arte eszenikoen alorreko sorkuntza prozesuak eta artisten ikerketak ikus-entzuleei eta profesionalei hurbiltzea da», azaldu dute antolatzaileek. Programaren elementu nagusitzat Bilbao Eszenak eszenako sorkuntzari laguntzeko antolatutako Artistak Egoitzan programan sortutako proiektuak aurkeztuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu