Prezioei eusteak diru sarreretan galera «handia» eragingo luke

2012ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Donostiako Zinemaldiaren antolatzaileek datorren asteetan aztertuko dute zein neurritan eragingo dien BEZaren igoerak —%8tik %21era— filmetarako sarrerei. Halere, Jose Luis Rebordinos zuzendariak atzo adierazi zuen sarreren prezioei eusteak Zinemaldiaren diru sarrerei «galera handia» eragingo liekela. Rebordinosen esanetan, 600.000 euro pilatzen dituzten sarreren salmentari esker.

Halere, ez dituzte erabakiak bat-batean hartu nahi, eta sarreren prezioarekin zer egin erabakitzeko denbora bat hartuko dute. Rebordinosen ustez, baina, krisi ekonomikoaren ondorioak gehiago nabarituko dira hurrengo urtean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.