'The Day is my Enemy'

Prodigy

2015eko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Diskoetxea: Three Six Zero Music/Warner Bros.

Eguna euren etsaia dela lau haizetara zabaltzekotan datoz Prodigyko lagunak. 25 urtetan sei disko argitaratu dituzte, batetik bestera zuzenekoetarako denbora tarte luze bat utzita horrela; oraingoan ere sei urteren bueltan datoz. Musika elektronikoaren esparruan mundu mailan sona handienetakoa duen taldeak ildo beretik jarraitu du disko honetan; lehen lanekin alderatuta elektronika gogorragoa ageri bada ere, diskoteka batekoak diruditen The Day Is My Enemy edo Beyond The Deatharay kasu, Nasty-n, Ibiza-n edo Medicine-n ageri da rock zaleek gustuko duten kutsu berezia. Gustu guztietarako 14 abesti gordin, entzuteaz bat jende ugari dantzan jarriko dituztenak. Musika lasaiaren bila bazabiltza, ahaztu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.