DURANGOKO 45. EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA

«Programak eta harremanak sortzea da gure helburua»

Rosa Bugallo. Galiziako Herri Musika Elkarteko kidea

gorka erostarbe leunda
2010eko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Galiziako musika bultzatzeko eta sustatzeko asmoz sorturiko elkartea da Galiziako Herri Musika Elkartea. Helburu hori lortzearren hamaikatxo egitasmotan sartua dago, eta, besteak beste, Culturgal galizierazko letren azokako antolakuntza lanetan jarduten du. Rosa Bugallo elkarteko kidea Durangon da egunotan, Gema Perez kidearekin batera. Durangoko Azokatik irakaspenak atera eta esperientziak trukatzeko asmoz iritsi dira gurera.

Zer da Culturgal?

Galiziako Editoreen Elkartearen ekimenez sorturiko ekimena da, Galiziako letren erakusleiho izan nahi duen azoka. Baina ez hori bakarrik. Arte eszenikoek, musikak, argazkigintzak, Internetek eta teknologia berriek ere beren lekua dute Culturgalen. 2007an egin zen lehen aldia, Coruñan. Gure asmoa da galizierazko uzta erakusteaz bat, programak eta harremanak sortzea bertara etortzen direnekin. Aurten aurrenekoz sektore bakoitzeko elkarte profesionalek antolatu dute azoka.

Aurten, berriz, Pontevedran egin duzue. Zer moduz joan da?

Bai lekuz eta sasoiz aldatu genuen azoka, eta aurten Pontevedran egin da hiru egunez. Pixkana ekimena sendotzen ari da, eta aurten 35.000 lagun bildu dira. Gustura gaude izandako harrerarekin. Beste herrialdeekin harremanak izatea bilatzen dugu, eta aurten gure begirada Brasili eta Portugali eskaini diegu.

Durangoko Azoka ikusteko aukerarik izan duzue. Zer-nolako itxura hartu diozue?

Atzo [herenegun] arratsaldean iritsi ginen, eta begiratu bat eman genion bai azokari bai inguruko guztiari. Zuen azokak historia luzea du, 40 urtetik gorakoa, eta ikusten da oso ondo egituratua dagoela. Gurea hasi berria da, eta apurka-apurka egin behar dugu aurrera. Badugu hemendik zer ikasia, eta harremana izaten jarraitzea espero dugu.

Hizkuntza eta kultura gutxituek halako azokak ezinbesteko dituzte?

Dudarik gabe. Galiziako herriaz eta kulturaz gaztelaniaz idatzi izan da urte luzetan ingurune ofizialetan, batez ere. Eta galizierazko kulturak erakusleiho bat izatea erabat onuragarria da, jakina. Galizierazko kultur emariak eta sorkuntzak aurrera egingo badute, behar dute beren plaza ere. Eta ez bakarrik erakusleiho izateko, baizik eta dinamika eta harreman berriak sortzeko ere bai.

Zein erronka duzue hurrengo urteko Culturgalerako?

Beste herrialdeekin harremanak izaten jarraitu nahi dugu, eta posible da Brasil izatea herrialde gonbidatua. Horrez gain, ea lekua eta sasoia finkatuta publikoarentzat ere azoka egonkorrago bilakatzen den eta lortzen dugun egitasmoa sendotzea.



Egitaraua

LANDAKO

20:00: Azoka zarratzea: ibiltari b(i)eroak.

ARETOA

11:00: EIREren X. urteurrena.

12:00: Prentsaurrekoa: azokaren balorazioa. Gerediaga elkartea.

12:30: 'Pantailen eragina hezkuntzan: bideo jokoen kasua'. Jose Ignazio Imaz (Utriusque Vasconiae).

13:00: 'Kultur performatibitatea eta gizarte fetitxegintza'. Kepa Fernandez de Larrinoa (Utrisque Vasconiae).

14:30: '828 kilometros sin retorno' dokumentala. Eguzki Bideoak.

16:30: 'Piztu herria'. Emon (Babelmusik).

17:00: 'Etnografía de la zona minera vizcaína. Fuentes orales y tradiciones'. Ingrid Kuschick eta Raphael Parejo-Coudert (Bizkaiko Foru Aldundia).

17:30: 'Debekatuta dago oroitzea'. Eguzki Bideoak.

18:30: Sari banaketa: 'Durangaldea bizi' bideo lehiaketa.

AH0TSENEA

10:30: 'Eztarria urratu arte'. Gailur.

11:00: 'Kili kontuak' liburua.

11:30: 'Bulkada' (Susa). Jon Benito.

12:00: 'Herio heroi' (Artezblai). Oier Guillan eta antzezlaneko aktoreak.

12:30: 'XXI. mendeko piratak' (Baga Biga). Zain.

13:00: 'Akustikoak eta bestelako uneak' (Baga Biga). Une.

13:30: 'Autopsiarako frogak' (Susa). Koldo Izagirre.

14:00: Igela argitaletxeko liburuak.

14:30: 'Piztien pare' (Ortots).Mendeku Itxua.

15:00: 'Moroak gara behe-laino artean?' (Pamiela). Joseba Sarrionandia.

15:30: Bila Hadi.

16:00: 'Sentimendu gabe'. Sarkor.

16:30: 'Bere oroimenean' (Brian's Records). Seiren.

17:00: 'Zuzenean bizitzeko gogoa' (Baga Biga). Gatibu.

17:30: 'Hainbeste, hain gitxi' (Lanku). Jon Enbeita.

18:00: 'Joan' (Txalaparta).Patxi Zubizarreta.

18:30: 'Goraka'. Antton Aranburu & Bidaiari Bakartiak.

19:00: 'Ortozik' (Babel Musik). Sokaide.

19:30: 'Piztu herria'. Emon.

PLATERUENA

13:00: Joseba Jaka herri lasterketaren sari banaketa.

18:30: Korrontzi & Oinkari Dantza Taldea.

SAN AGUSTIN

12:00: 'Tamur: Kangchenjungako harribitxia' dokumentala (Bideografik).

17:00: 'Egunero' dokumentala (Eguzki Bideoak).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.