MUSIKA

Public Enemy eta The Bloody Beetroots, EHZ jaialdian

Bi talde horietaz gain, Sepultura, Esne Beltza eta Bebe taldeen izenak baieztatu ditu Euskal Herria Zuzenean elkarteak. Jaialdia ekainaren 29an eta 30ean eta uztailaren 1ean ospatuko da Heletan (Lapurdi).

2012ko otsailaren 17a
14:46
Entzun

Euskal Herria Zuzenean jaialdian izango diren talde batzuen izenak baieztatu dituzte gaur: Public Enemy, Sepultura, Bebe, Esne Beltza eta The Bloody Beetroots. Musikaz gain, hitzaldiak, zinea, azoka, etab. izango dira. 

Jaialdia ekainaren 29an eta 30ean eta uztailaren 1ean ospatuko da Heletan (Lapurdi).

Elkarteak eskaintza berezia egingo die sarrerak bere webgunearen bidez erosten dituzten lehendabiziko 1000 lagunei; hiru egunetarako sarrera, 40 eurotan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.