BIZNAGA

Punk-rock eta post-punk biluzia Madrildik

Noiz: urtarrilaren 27an eta 28an. Non: Gasteizko Hell Dorado aretoan eta Oñatiko (Gipuzkoa) Gaztelekuan.

2023ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Hitzordu hirukoitza du Biznaga taldeak Euskal Herrian datorren astearen amaieran: ostiral iluntzean, Gasteizko Hell Doradon joko dute, Bala taldearekin; biharamunean, eguerdian, ostera igoko dira agertoki berera bi taldeak; eta iluntzean, azkenik, Oñatin (Gipuzkoa) izango du azken geltokia Madrilgo taldeak, Perlata eta Motzekin batera.

Alvaro Garciak (ahotsa, gitarra), Jorge Navarrok (baxua), Pablo Garnelok (gitarra) eta Jorge Ballarin Milky-k (bateria) osatzen dute Biznaga, eta punk-rockeko eta post-punkeko doinu gordinek, diskurtso azidoak —pantailen bitartez mugitzen den gizarteari egindako kritikak, besteak beste— eta melodia itsaskorrek egin dute ezagun. Lau disko kaleratu dituzte gaur arte: Centro Dramático Nacional (2014), Sentido del Espectáculo (2017), Gran Pantalla (2020) eta orain zuzenean aurkezten ari diren Bremen No Existe (2022).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.