Donostiako Aste Nagusia azken orduetan sartuta dagoela eman dituzte aurtengo su festen 51. lehiaketako sariak. Epaimahai nagusiaren Urrezko Maskorra Austriako Pyrovision etxeak lortu du, baita epaimahai gaztearen saria ere. Asteartean izan ziren ikusgai etxe horren suak.
Halaber, Pyrovisionen “musikarik gabeko abestiari” eman diote Urrezko Maskorra. Epaimahai nagusiak aho batez hartu du erabakia.
Iazko irabazleak, Valentziako Pirofantasiak, Zilarrezko Maskorra eskuratu du aurten, eta Vulcano etxearentzat (Espainia) izan da brontzezko saria.