Radiohead Bilboko BBK Liven izango da 2012an

2011ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
MUSIKA. Radiohead taldeak Bilboko BBK Live jaialdian joko du 2012an. Festibalaren zazpigarren ekitaldia uztailaren 12tik 14ra egingo da, Kobetamendin, eta Radiohead da antolatzaileek aurreratu duten lehenengo artista. Thom Yorke abeslariak gidatzen duen taldeak 1993an egin zuen estreinaldi diskografikoa, Pablo Honey diskoarekin, eta, orduz geroztik, Erresuma Batuko talde ospetsuenetakoa bihurtu da. Taldearen azkeneko diskoa, The King of Limbs, udaberrian kaleratu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.