MUSIKA

Rafa Ruedak zuzenean salduko du disko berria

'Enaren geometria' du izena bakarkako laugarren lan honek eta ez da dendatan egongo, Interneten eta kontzertuetan salduko da. Gaur aurkeztu du.

2011ko azaroaren 3a
14:39
Entzun

Gaur aurkeztu du Rafa Ruedak bere laugarren bakarkako lana, Enaren geometria izenekoa. Autoprodukzio bat da eta ez da disko dendetara iritsiko. Ruedaren esanetan salmentei ez zaie behar bezalako garrantzirik ematen eta horregatik formula ezberdin bat erabiltzea erabaki du. Diskoa Interneteko bere webgunean eta kontzertuetan egongo da salgai,  hamar euroko prezioan.

Lan honetan gizakiaren eboluzioaren gaineko hausnarketa egin nahi izan du Ruedak, enara eta gizakiaren arteko paralelismo bat eginez: "Enarak habira joan eta etorrian ibiltzen dira baina beren identitatea galdu gabe, gu bezala".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.