Arkitektura

Rafael Moneori eman diote 2015eko Espainiako Arkitektura Sari Nazionala

Bere obraren kalitatea, arkitekturaren gaineko pentsamendua eta "munduko unibertsitate prestigiozkoenetan emaniko irakasgaiak" aitortu dizkiote sariarekin.

Rafael Moneo arkitektoa aurtengo irudi batean. VILLAR LOPEZ /  EFE
gorka erostarbe leunda
2016ko apirilaren 8a
16:54
Entzun

Gobernuko Sustapen Ministerioak banatzen du urtero Espainiako Arkitektura Sari Nazionala, eta 60.000 euro banatzen dizkio garaileari. 2015eko saria Rafael Moneo arkitekto nafarrari eman diote. Epaimahaiburua Juan Navarro Baldeweg (2014ko sariduna) izan da, eta harekin batera, Lluis Clotet, Simon Marchan Fiz, Jordi Bonet i Armengol, Angela Garcia de Paredes Falla eta Rafael de La-Hoz Castanysek osatu dute epaimahaia.

Rafael Moneo Tuteran (Nafarroa) jaio zen 1937an eta Madrilgo Arkitektura eskolan egin zituen ikasketak.

Egun Harvard unibertsitatean irakasle eta Oteiza Fundazioko patronatuko presidentea da.

Egin dituen azken obren artean nabarmentzekoak dira Madrilgo Prado Museoa zabaltzeko lanak (2007), Harvard Unibertsitateko LISE eraikuntza (2007) Deustuko Unibertsitateko Liburutegia (2009) eta Novartis etxearentzako laborategiak Basilean (Suitza, 2009).

Bere lan esanguratsuenen artean daude, halaber, Nafarroako Unibertsitatearen Museoa (2008-2014), Princeton Unibertsitateko Neurologia eta Psikologia Zentroa (2014), Columbiako Unibertsitateko (New York) Zientzia Laborategia (2010), eta Donostiako Loiolako Erriberetako parrokia (2011).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.