Espainiako Narratiba Sariak arlo horretako urteko idazlanik onena saritzea du xede, eta Estatuan ofizial diren hizkuntzetatik edozeinetan idatzitako obrakhartzen ditu aintzat. Euskaraz idatzitako bi eleberrik lortu dute orain arte sari hori: Bernardo Atxagaren Obabakoak--ek eta Unai Elorriagaren SPrako Tranbiak.
Aurten, Juan Luis Cebrián, Mercedes Monmany, Andrés Sorel, Jon Kortazar eta Ana María Navalesek osatu dute epaimahaia, eta ez dute erabakia aho batez hartu, gehiengoz baizik. Izan ere, Pinillaren lana "balio handiko beste batekin" lehia estuan izan dela aitortu dute epaimahaikideek. Azkenik, ordea, Pinillari eman diote saria, "euskal mundu zail bezain aberatsari buruzko epopeia egiteko gaitasuna izateagatik".
Arestian aipatu bezala, Pinilla Bilbon jaio zen 1923an. Hala ere, Getxon (Bizkaia) bizi da aspalditik, eta Verdes valles, colinas rojas trilogiaren oinarria herri horren bilakaera da.
Literatura
Ramiro Pinillari eman diote Espainiako Narratiba Saria
Idazle bilbotarraren =i Las cenizas del hierro (Burdinaren errautsak)=i liburua saritzea erabaki du Espainiako Kultura Ministerioak aurten. =i Verdes valles, colinas rojas ( Ibar berdeak, muino gorriak)=i trilogiako azken nobela da. Pinillak (Bilbo, 1923) gazteleraz idazten du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu