Rammstein Alemaniako musika taldeak Bilbao BBK Live jaialdian joko duela baieztatu du. Bilboko Kobetamendin ospatuko da ekimena uztailaren 8tik 10era eta Pearl Jam AEBetako taldea ere han izango da.
Gaur jarri dituzte salgai musika jaialdira joateko hiru egunetako bonoak, 95 euroren truke, baina, urtarrilaren 25etik aurrera salneurria garestiagoa izango da.
Bonoak BBK bulegoetan, BBKren webgunean eta 944 310 310 telefonoan eskuratu daitezke.
musika
Rammsteinek ere Bilbao BBK Liven joko du
Pearl Jamek duela egun batzuk baieztatu zuen uztailaren 8tik 10era Kobetamendin ospatuko den jaialdian joko zuela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu