Indian jaio eta lehendabizi han egin ezaguna Ravi Shankar, baina 60ko hamarkadatik aurrera bere eragina mundu osora zabaldu zen, batik bat mugimendu hippy-ak begiak Indian jarri zituenetik. Psikodeliaren hedatzearekin batera, mendebaldeko musikari askok ekialdian bilatu zuten espiritualtasuna, eta horren ondorioz, musika mundu oso aldenduetako artistak elkartu ziren. Hain zuzen ere, George Harrison The Beatles taldeko gitarrista Shankarren ikasle eta kolaboratzaile bihurtu zen 1966an eta Liverpooleko taldearen urte haietako diskoak (Revolver, Sgt. Pepper's Lonely Hearts Club Band) elkarlan haren ondorio izan ziren. .1971n, berriz, Bangladeshen alde egindako kontzertuan parte hartu zuen Harrisonekin berarekin.
1976an, berriz, John McLaughlin gitarristarekin lanean hasi zen
Norah Jones kantariaren aita zen Ravi Shankar