Bederatzigarren ekitaldira iritsi da Zizurkilgo Blues Jaialdia, eszenatoki handietatik kanpo musikarien eta zaleen arteko gertuko harremana ahalbidetzen duen hitzordua. Zizurkilgo (Gipuzkoa) Udalak, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eta herriko ostalarien laguntzaz, antolatutako festibalak harrera ona jaso du urterik urte eta biharko ekitaldiak arrakastaren bidetik segitzeko osagaiak ditu.
Ohi bezala, hiru tabernatan egingo dira kontzertuak, bata bestearen segidan eta sarreradoan. The Troublemakers Blues Review-k zabalduko du gaualdia Atxulondo tabernan, 23:00etan. Bluesekoak ez diren talde ezagunetan aritzen diren musikariak elkartu dira izen horren azpian: Lichis (La Cabra Mecanicako liderra), Julian Kanesvky (Andres Calamaroren taldeko gitarrista) eta Manolo del Campo (Def Con Dos). Pax bateria jotzaileak osatzen du laukotea. Elkarrekin Wilie Dixon, Howlin' Wolf, Tom Waits, Led Zeppelin edota Omar Kent-en moldaketak eskaintzen dituzte.
Haien ondoren, The 44 Dealers-ek hartuko du Egarri tabernako eszenatokia, 00:15ak aldera (ordutegia zorrotz betetzen dute antolatzaileek). Blues musikaren zakur zaharrak dira talde horretako partaideak, Tonky Blues Band-en, Los Reyes del KO-n eta Jose Luis Pardo argentinarrarekin arituak baitira. Chicagoko 50eko eta 60ko hamarkadetako bluesmen-enerrepertorioa jotzen dute, maisu zaharrengandik ikasitako blues koipetsua.
Azkenik, Red House bikote aski ezaguna entzuteko parada izango dute Pasus tabernara hurbiltzen direnek. 01:15etatik aurrera, Chihuahua Boogie lan berria aurkeztuko dute Jeff Espinoza kaliforniarrak eta Francisco Simon madrildarrak.
Red House eta The 44 Dealers ariko dira Zizurkilgo jaialdian
The Troublemakers Blues Review-k, La Cabra Mecanicako Lichisen taldeak, osatuko du ekitaldia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu