Reggae kantaririk finenetakoa

Juan Luis Zabala
2010eko urriaren 27a
00:00
Entzun
Estilo sentsual eta melodiko oso pertsonal baten jabe, reggae musikaren arloko kantaririk ezagunenetakoa izan da Gregory Isaacs, Night Nurse, My Only Lover , Cool Down the Peace eta beste hainbat kanturen interpretazioei esker. Biriketako minbiziaren ondorioz hil zen herenegun, 59 urte zituela, Londresen. Reggae kantarien artean finenetakoa izan da, adituen ustez.

Kingstonen sortu zen Gregory Isscas, 1951n. Amerikako soul musikak liluratu zuen gaztetandik, eta Winston Sinclairrekin batera grabatu zuen lehen diskoa, 1968an, Another Heartache, Byron Leek ekoitzia. Lehen hit handia My Only Love kantuarekin lortu zuen; reggae musikaren barruan, Lovers Rock azpigeneroaren aitzindaritzat jotzen dute kantu hori. 70eko hamarkadan, reggae kantarien artean punta-puntakoa izan zen. Drogen kontsumoaren ondorioz, ordea, era askotako arazoak eta gatazkak izan zituen. Ahotsari ere eragin zion droga mendekotasunak.

Guztira, 500etik gora disko grabatu zituen, horietako asko bildumak. Duela bi urte Brand New Me kaleratu zuen, estudioko azken diskoa. Lan horri harrera ona egin zioten reggaezaleek, eta oso komentario positiboak agertu ziren Reggae Vibes aldizkarian.JUAN LUIS ZABALA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.