kultura

Reincidentes taldeko abeslaria atxilotuta dago Miamin

Aireportuan galdu zuten taldekideek Fernando Madinaren arrastoa joan den ostiralean. Ekuadorrera zihoazen kontzertu bat ematera, eta AEBetan eskala egin zuten.

jarraia86612.jpg
2013ko abenduaren 9a
16:46
Entzun

Albiste nahasiak daude Fernando Madinari gertatu zaionari buruz. Efe agentziak Attraction Management Reincidentesen ordezkaria aipatuz esan duenez, atxilotuta dago, baina ez dakite beste ezer. "Lotsagarria" da egoera. AEBetako Poliziak esan duenez, ez zuen Madinaren kontrako salaketaren berririk, eta ez dago hura atxilotzeko agindurik. Taldeak bertan behera utzi behar izan zuen Quiton zeukan kontzertua, AEBetako aireportuan desagertu zelako Madina abeslari eta baxu jotzailea.

Joan den ostiralean iritsi ziren Miamira, handik Ekuadorrera beste hegazkin bat hartzeko asmoz, igandeko kontzertuari begira. Taldekideek hegazkinera igo behar izan zuten, eta Madinak, berriz, ezin izan zuen gauza bera egin, oraindik argitu ez dituzten segurtasun arazo batzuk direla eta.

Senideek salaketa jarri dute Espainiako Polizian, eta AEBetako Poliziarekin harremanetan jarri dira bilaketa mekanismoak abian jartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.