Zinemagile bretainiarra atzo hil zen 86 urterekin. Camaret sur Mer-en, Bretainian,1928an jaioa, erresistentziaren mito bilakatu zen belaunaldi gazteenentzat.
14 urte zituen II. Mundu Gerrak harrapatu eta erresistentziarekin bat egin zuenean. Guda amaituta ere, ordea, borrokan jarraitu zuen. Besteak beste, Frantziaren kolonialismoa salatu zuen Afrique 50 (Afrika 50) filmean. Hura izan zen, Vautierren beraren hitzetan, «lehen film antikolonialista frantsesa». Izan ere, eta berak esan ohi zuen modura irudiak ziren bere arma.
Zinemagile gisa egindako bidea, hala ere, askoz ere luzeagoa da. Orotara 180 filme egin zituen. Horien artean asko debekatuak iza ziren. Aipagarrienen artean, berriz, Aljeriako gerlaz egindakoa Avoir 20 ans dans les Aurès (Aures eskualdean 20 urte izatea), edota langileen borroka sozialei buruzkoa, 1951n, Un homme est mort (Gizon bat hil da).