Repentistak eta payadoreak bertsolariekin ariko dira astebetez

Bilbo, Gasteiz, Gernika, Donostia, Durango eta Iruñean emanaldiak egingo dituzte inprobisatzaileek

Erredakzioa
Donostia
2010eko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Atsedenik gabeko astea izango dute hurrengoa Euskal Herrira etorriko diren Kubako repentistek eta Uruguaiko payadoreek. Egunero gutxienez saio bat egingo dute, Euskal Herriko bertsolariek lagunduta. Hiru inprobisazio jardunak erakusteaz gain, elkarrekin nola uztartzen diren eta elkar nola ulertzen duten ikusteko parada emango dute emanaldietan.

Uruguaitik Mariela Acevedo eta Gabriel Luceno payadoreak etorriko dira, eta Kubatik, berriz,Alexis Diaz repentista eta bi musikari: Angel Luis Aguiar (lauta) eta Ruben Aguiar (gitarra). Saio bakoitzean bi bertsolari izango dituzte lagun. Astelehenean, Gasteizko Bibat museoan ariko dira payadoreak, Oihane Perea eta Manex Agirrerekin, eta repentistek Gernikako Elai-Alai aretoan abestuko dute, Onintza Enbeita eta Etxahun Lekuerekin. Asteartean, Gasteizko El Parral tabernan izango repentisten eta Iñaki Viñaspre eta Izar Mendigurenen emanaldia. Asteazkenean, abenduak 1, elkarrekin ariko dira repentistak, payadoreak eta bertsolariak Gasteizko Santa Maria katedralean, goizez, eta Bilboko Alondegian arratsaldez. Hala gertatuko da hurrengo emanaldietan ere: ostegunean Iruñeko Gurutze plazan, ostiralean Donostiako Antzoki Zaharrean, larunbatean Gasteizko Jimmy Jazz aretoan eta igandean Durangoko San Agustin kultur gunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.