Aktore eta zuzendari britainiarra atzo eguerdian hil zen, 90 urte zituela. Albistea zabaldu eta berehala heldu dira atsekabe mezuak. "Haren falta sumatuko dugu", nabarmendu du Ben Kingsley aktoreak: "Niregan sinetsi zuen hogei urtez landutako ametsa egia bilakatzeko orduan". Kingsleyk bete zuen Gandhiren rola izen bereko filmean. Pelikulak bi Oscar bereganatu zituen.
Erresuma Batuko lehen ministro David Cameronek ere goratu egin du Attenboroughen lana: "Richard Attenborough zinema munduko izarrik distiratsuenetako bat zen".
Attenborough gurpil aulkian zegoen duela sei urtetik hona, eroriko baten ostean. Azken urteak zahar etxe batean egin ditu zuzendari britainiarrak.