Zinema

Richard Donner hil da, 'Superman', 'The Omen' eta 'Lethal Weapon'-en zuzendaria

Zinemagile estatubatuarrak 1970eko eta 1980ko hamarkadako filmik arrakastatsuenetako batzuk zuzendu zituen

Richard Donner zinemagilea. BERRIA
mikel lizarralde
2021eko uztailaren 6a
12:18
Entzun

«Zinema zuzendaria izatea jaso nezakeen oparirik ederrena izan zen». Ofizio izan zuena afizio ere izan zuen Richard Donner zinemagile estatubatuarrak (New York, 1930-2011), eta zaletasun hori bere lanean islatzen saiatu zen beti.

Bere belaunaldiko zinemagile asko bezala, telebistan eman zituen lehen pausoak, eta, 1960an hasita, hainbat telesail ikonikoetako atalak zuzendu zituen: The Twilight Zone, Perry Mason, Get Smart, The Fugitive, Ironside, Kojak...1976an, berriz, zinemarako jauzia egin zuen beldurrezko ekoizpen handi batekin: The Omen. The Exorcist filmak urte batzuk lehenago izandako oihartzuna baliatu nahi zuen filmak, eta Gregory Peck nahiz Lee Remick zituen protagonista. Filmak arrakasta izan zuen, baina askoz handiagoa izan zen handik bi urtera Superman-ekin lortutako oihartzuna. Ekoizpenak 55 milioi dolarreko aurrekontua izan zuen, 300 berreskuratu zituen mundu osoan, eta, gainera, bidea eman zien superheroiaren pertsonaian oinarritutako eta Christopher Reevek protagonizatutako hainbat filmi.

80ko hamarkadan arrakastari eutsi zion Donnerrek Ladyhawke abenturazko film erromantikoarekin eta The Goonies komediarekin, eta batez ere Lethal Weapon film sailarekin. Gerora zuzendu zituen Scrooged, Charles Dickensen Eguberrietako ipuina-ren moldaketa (1988) Maverick umorezko westerna (1994), Assasins (1995) eta 16 Blocks (2006), bere azkeneko lana.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.