Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) gaur goizean honoris causa doktore izendatu du Richard Serra eskultorea (San Francisco, AEB; 1939). Francisco Calvo Serraller NUPeko Jorge Oteiza Katedrako zuzendariak Serraren ibilbidea errepasatu eta goraipatu du.
Honoris causa doktore izendatuta, Serrak adierazi du izendapen horrek beretzat "esanahi berezia" duela, Oteizarekin "lotura berezia" zuelako. "Nirea bezalako izpiritua aurkitu nuen; Jorge Oteizarena, alegia". Hura ezagutzea beretzat garrantzitsua izan zela gaineratu du.
Bihar goizean Serrak Altzuzako Museoa (Nafarroa) bisitatuko duela jakinarazi du eta, 19:30ean, Nafarroako Museoan hitzaldia emango du.
Eskultorea, dimentsio handiko metalezko xaflekin egindako lan minimalistengatik da ezaguna. Process art mugimendu artistikoarekin lotzen dute estatubatuarra. Mugimendu horren bereizgarrietako bat azken produktu edo objektuari lehentasuna eman ordez eratze prozesuari ematea da.
Kultura
Richard Serra eskultorea honoris causa izendatu du Nafarroako Unibertsitate Publikoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu