Richter, Lichtenstein eta Warhol, Christie'sen ikusgai
ARTEA. Azaroaren 10ean New Yorken enkantean aterako dituen hiru artelan ikusgai jarri ditu Christie's etxeak Londresen: Andy Warholen Campbell zopa potoa poto-irekitzekoarekin, Roy Lichtensteinen Ohhh... Alright eta Gerhard Richterren Bi kandela. Christie's enkante etxeak uste du Warholen lanak 21 eta 36 milioi dolarren artean balio dezakeela; Lichtensteinenak 20 milioi dolar inguru, eta Richterrenak, 8 eta 11 artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu