Talde ospetsuetan ibiliak dira, eta azken urteetan bakarkako ibilbideari heldu diote. Hori da Music Legends zikloan parte hartzen duten musikariak batzen dituena. BBK aretoak bigarren aldiz antolatuko du ekimena, datorren udazkenean, eta Jack Brucek, John Calek eta Rickie Lee Jonesek kontzertu bana emango dute. Horrez gain, talde batek ere joko du zikloaren barruan, Fairport Conventionek, hain zuzen.
Jack Brucek abiatuko du zikloa, urriaren 12an. Bruce 60ko hamarkadan arrakasta izan zuen Cream taldeko baxu jotzailea izan zen. Harekin batera Eric Clapton eta Ginger Bakerrek osatzen zuten taldeak rock progresiboan arrastoa utzi zuen I Feel Free eta Crossroads abestiekin, beste askoren artean.
Bigarren emanaldia Fairport Convention folk-rock talde ingeles mitikoak emango du, azaroaren 2an. Hil berean, 29an, Rickie Lee Jones kantari eta konpositore estatubatuarra igoko da oholtza gainera, rock, rhythm & blues,pop eta jazz nahasketa eskaintzeko.
Zikloa John Calek itxiko du, abenduaren 19an. Calek The Velvet Underground taldea sortu zuen 60ko hamarkadan Lou Reedekin batera, rockaren historian eragin izugarria izan zuena. Bere bakarkako ibilbidean, Paris 1919 diskoa nabarmentzen da.
Rickie Lee Jones, John Cale eta Jack Bruce, Bilbo bisitatuko duten 'legendak'
BBK aretoak bigarren aldiz antolatutako 'Music Legends' zikloan lau kontzertu eskainiko dituzte urritik abendura
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu