RIPeko Portu eta Mahoma omenduko dituzte bihar
MUSIKA. RIP taldeko Portu eta Mahoma musikariak omentzeko kontzertua egingo dute bihar, 22:00etan hasita, Arrasateko gaztetxean. Aramaio, Donostia, Gasteiz eta Arrasateko lau musika talde arituko dira oholtzaren gainean: Gorroto, Malos Tiempos, Karrozerias eta Piztu Punk. RIPeko taldekideek ere parte hartuko dute omenaldi kontzertuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu