Robert Duvall Donostiara iritsi da gaur goizean, 'Get Low' aurkezteko

Duela sei urte Donostia Saria eman zioten aktore estatubatuarrari.

2009ko irailaren 22a
18:07
Entzun
Robert Duvall aktore estatubatuarra Donostiara iritsi da gaur. Zinemaldian estreinakoz eman duten Aaron Schneiderren Get Low filmeko protagonista da Duval. Bush jaunaren azalean jartzen da aktorea, eta kazetariek pertsonaia hori interpretatzean zer sentitu duen galdetu diotenean zera erantzun du, ironia tonuarekin: "Filmean Bush deitzen zidatenean, Franco deituko balidate bezala zen". Bush jauna interpretatzeko garaian, "testua eta gidoiari jarraitu" diola azaldu du, "horixe da gidoi on bat aurrean dudanean behar dudan bakarra". Duela sei urte Donostia Saria jaso zuen Duvallek, aktore bezala duen ibilbideagatik.

Get Low filma Urrezko Maskorra lortzeko lehian dagoen AEBetako film bakarra da. Duvallez gain, beste aktore ezagunak agertzen dira, Bill Murray, Sissy Spacek edo Lucas Black, besteak beste. Filma hil aurretik bere hileta egin nahi duen gizon bakarti baten ingurukoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.