Musika. THE CYNICS
Rock-and-rolla abiapuntu eta helmuga
Non: Donostiako Dabadaban. Noiz: Asteazkenean, 21:00etan.
Duela hiru hamarkada sortu eta garatu zen garage revival-aren gaineko artikulu eta atzera begirako guztietan azaltzen da The Cynics. The Lyres, The Fuzztones, The Chesterfield Kings eta beste hainbatekin batera, 60ko garage-punkean eta estilo haren ordezkari entzutetsuenetan (The Sonics, The Wailers, The Standells) begia jartzen zuen mugimendua gidatu zuen. Gitarra elektrikoak, ukitu psikodelikoak, distortsioa eta folk aztarnak ziren garage-punkaren nortasun zeinuak, baina The Cynicsek batik bat rock-and-roll zuzena egitera jo zuen. Taldea 1984tik 1994ra aritu zen—1989an atera zuen bere lan biribilena: Rock 'N' Roll—, baina, taldekide ugari aldatuta, 2002an itzuli egin ziren agertokietara eta estudiora. Eta taldearen buru hor segitzen dute Gregg Kostelich gitarristak eta Michael Kastelic abeslariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu