Kultura

Roland Barthes intelektual frantziarra omentzeko erakusketa zabaldu dute Ahurtiko Herriko Etxean

Roland Barthes mitologo, semiologo, estrukturalista eta liretatur kritiko frantziarraren omenezko erakusketa zabaldu dute gaur Ahurtiko (Lapurdi) Herriko Etxean, azaroaren 30a arte. Bere bizitzaren azken 20 urteak Ahurtin iragan zituen Barthesek eta bertan ehortzita dago. Frantses hutseko pankarta batzuetan bere bizi literarioko baita pribatuko une garrantzitsuenak daude azalduak, argazkiak lagun, eta salaren erdian Ahurtin idatzi eskueskribuen sorta bat irakur daiteke.

2003ko azaroaren 6a
16:54
Entzun
Roland Barthesek eragin handia izan zuen 60. hamarkadako Frantziako literaturgintza kritikoan. Gogoeta teorikoen animatzaile nagusienetarik bat izan zen, baita idazle figura bat ere, bere analisiagatik. Baina Barthesek bazuen beste alde bat ez dena behar bada hain ezaguna. Izan ere, Euskal Herriarekin hurbileko harremana izan zuen kritiko frantsesak.

Cherbourgon (Frantzia) 1915an sortu eta, Baionan iragan zuen bere haurtzaroa. Ondotik, beti segitu zuen erregularki Euskal Herrira etortzen Parisen pasa ere bazuen bere bizitzaren zati handiena. Hendaiara, eta ondoren Ahurtira jiten zen pausatzeko. Garai batez Miarritzen irakatsiko zuen, errektore ordezko gisa. Bizitzaren azken 20 urteak Ahurtin iragan eta bertan ehortzi zuten. Hori dela, haren omenez, Ahurtiko Herriko Etxean gizon honen hobeki ezagutzeko gisan erakusketa bat jarria dute azaroaren 30a arte.

Mito berrien azterle

Denetarik aztertzen zuen intelektual bezala ezagutua zen Barthes. Sadetik Beethovenera, Racine eta xerra, catch, Frantziako Tourra, strip-tease, Brecht... Guztiak interesatu zuen. Citroënen azken autoaz, adibidez, aurkitu zuen zer erran. Katedrala bati konparatu zuen. “Asmaketa handia bat da, herri batek konsumitu eta bereganatua duena, gainera arras magikoa da”. Eguneroko biziko forma arruntek gorde mito berriak antertzea gustukoa zuen.

Bere garaiko hizkuntzari zentzua ematen ahalegintzen zen etengabean. Bere analisien artean, 1967an argitaratu 'Système de la mode' aurkitzen dira. Orohar, bere kuriositatea ase ezina zuen. Hori dela, bere hitzek oihartzun berezi bat hartzen zuten. Gazteengan eragin anitz bazuen. Unibertsitatean irakasle izanki batzuk maisutzat zuten. Ez zen ez, usaiako frantses intelektual horietarikoa. Bere idatzien artean, 1977an argitaratu 'Frangment d’un discours amoureux' (Maitasun hizkeraren zatiak) arrakasta handia jaso zuen, autorea ezaguna bilakaraziz. “Maitemindua, semiologo pur-pura da! Keinuak irakurtzen iragaiten du denbora guztia!”.

Berant hasi zen idazten, 1953an. Tuberkulosiak larriki hunkiko zuen, eta unibertsitatea saihets bidetik harrapatu zuen, behar bada horri esker halako askatasun bat eskuratzeko denbora ukan zuen. 1976 Frantziako kolegioan sartu zen, literaturako semiologia sailean. Ez zen idazlea eleberriak urtero idazten dituen idazle baten gisara, baina bere kritikek inarrosi zuten garaiko mundua. Eta irakaskuntzan ari zela, ikasleak halako dizipuluak edo izan zituen.

Euskal Herria, Frantziako hego mendebaldea



Barthes hizkuntzalaria bazen ere, frantsesa baizik ez zuen aztertu. Euskara ez zuen ikasi, ez zuen ez eta aipatzen ere bere idatzietan. Soilik, frantsesez hitz egitean euskaldunek ukan zezaketen azentuaz idatzi zuen, hasteko horiek dira agertzen Ahurtiko erakusketan. Alta, urteak pasa zituen Euskal Herrian. Baionan, hautzaro osoa. Eta hurak berak azpimarratzen duela, “hautzaroko herria da norberaren herri bakarra”.

Marie Laxague euskaldun gaztea zen hartaz okupatu. Garaian “burjes ttipiekin” jostetan iragaiten zuela denbora zehazten du. Baionako mundu burgesaz oroitzapen txarra atxikia du, hain justu. Mundu hori, aurreiritzi anitzekoa dela dio bere idatzietan, baina ororen, buru kapital gutxigoa. Baina hori baino, bere Euskal Herria, harek idazten duen bezala, “Hego Mendebaldea” da, hau da, Frantziaren hego mendebaldea.

Batasuna, “azentuak egiten du”. Errugbilarien elkarrizketetan soilik entzun daitekeen azentua”. Ororen buru, bere eskuizkribuak irakurtzean, Euskal Herria kanpotik, begiratzen den norbaitena dela badirudi. Bere erreferentziekin analizatzen duen batena, indarrik egin gabe zinez barnera sartzeko. “Txarangako zenbait mutil ditut nire ondoan (zuriz jantziak, boneta gorriarekin)... Istorioak kondatzen entzuten ditut.

Beti dabiltza haien artean ez dagoen norbaitetaz (hura, harek). Azentua biziki markatua dute. Beren kutzukeriak sinesgaitzak bilakarazten ditu horrek. Kutzukeriak, akzentu zorrotz bat izatera behartzen du”. Hau da, bere erreferentziekin dabil, eta erakusketan agertzen diren testuetan hasteko ez dirudi behin egin duen halako indar bat herriaren erakuslehiotik at joateko. Hurak, bere buruaz dio, ez duela azenturik. Ukan zituen kritikak.

Berak dio orroitzapenak haurtzarokoak dituela, usainak sensazioak, “Baiona ttipiak dituen auzo zahar horien usainak”, Aturri ibaiaren ondoan autoz ibiltzearenak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.