Rollins eta Redman Gasteizko Jazz Jaialdian

Joe Lovano eta Dave Douglas musikariek ere joko dute; uztailaren 15etik 21era arte izango da jazzaldia

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Sonny Rollins, Joshua Redman eta Joe Lovano saxofoi jotzaileak hurrengo urteko Gasteizko Jazz Jaialdian izango dira, Mendizorrotzan. Uztailaren 15etik 21era arte iraungo du jaialdiak, eta hiruretan Lovano izango da jotzen lehena. Sounds Prints boskotearekin joko du, hilaren 17an, eta Dave Douglas tronpeta jotzailea izango du lagun. Azaroko Grammy sarietan jazz instrumental lan onenerako hautagai izan zen Lovanoren Us Five diskoa.

Redman hiruretatik gazteena da, Dewey Redman saxo jotzailearen semea. The Bad Plus jazz talde garaikidearekin helduko da Gasteizera, hilaren 18an. Jaialdiaren azken kontzertua Rollinsek emango du. Udan Europan emango dituen hiru kontzertuetako bat izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.