'Romeo eta Julieta' emango dute Miarritzen
DANTZA. Miarritzeko Balletak Romeo eta Julietaikuskizuna taularatuko du abuztuaren 10, 12 eta 13an, Miarritzeko Gare du Midi antzokian. Hector Berliozen Symphonie dramatiqueobran oinarritu da Thierry Malandain balleteko zuzendaria Shakespeareren obra entzutetsua egokitzeko. 8 eta 32 euro artean balio dute sarrerak, eta Miarritzeko turismo bulegoan daude salgai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu