'Romeo eta Julieta' opera Bilbon izango da gaurtik
MUSIKA. Charles Gounoden Romeo eta Julieta opera Bilbon ikusi ahal izango da gaurtik azaroaren 28a bitarte, Euskalduna jauregian. Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak Jose Bros eta Patrizia Ciofi abeslariak elkartu ditu emanaldirako, eta haiekin ariko dira Roberto Tagliavini, Daniel Belcher, Jon Plazaola, Itxaro Mentxaka eta Fernando Latorre, besteak beste. Musika zuzendaria Josep Caballe Domenech izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu