Musika

Rostropovitx txelo jotzaile eta orkestra zuzendaria hil da

Musikari handia izateaz gain, Sobiet Batasuneko erregimenaren kontra eta giza eskubideen alde egindako lanagatik ere ezaguna zen.

2007ko apirilaren 27a
13:50
Entzun
Mstislav Rostropovitx (argazkian) txelo jotzaile eta orkestra zuzendari ezaguna hil da Moskun 80 urte zituela.

1927an jaio zen Rostropovitx, Bakun, Azerbaijango hiriburuan. Txelo jotzaileak zituen aita eta osabak, eta ume-umetan hasi zituen musika ikasketak. 8 urterekin hasi zen Moskuko Musika Kontserbatorioan, eta pianoa, txeloa, konposizioa eta zuzendaritza ikasi zituen. 1940an eman zuen lehendabiziko kontzertua, eta 1951n Sobiet Batasuneko saririk handiena jaso zuen: Lenin Saria. Beste bitan ere jaso zuen sari hori, 1953an eta 1964an. Mosku eta Leningradoko kontserbatorietan irakasle izan zen 1953tik 1974ra. Bitarte horretan Mendebaldeko herrietan ere ezagun egin zen hainbat emanaldi eskaini eta gero.

Sobiet Batasunean sari eta ohore handienen jabe egin zen arren, ez zegoen ados erregimenarekin, giza eskubideak urratzen zituela irizten ziolako, eta 1974an bere burua erbesteratzea erabaki zuen. AEBetako Bostongo, Los Angelesko, Chicagoko zein New Yorkeko orkestrak zuzendu zituien erabaki hori hartu ondoren, eta geroago, Londreskoa, Pariskoa eta Berlingoa. 1977tik 1994 bitartean AEBetako Orkestra Nazionalaren zuzendari nagusi izan zen. Bere buruari ezarritako erbestea hautsita, 1989an itzuli zen Errusiara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.