Roy Andersson zinemagile suediarraren En duva satt pa en gren och funderade pa tillvarona / A Pigeon Sat on a Branch Reflecting on Existence filmak jaso du film onenaren Urrezko Lehoia Veneziako 71. zinema jaialdian. Giza existentziari buruz Anderssonek ondutako komedia saritu du hala epaimahaiak, Sail Ofizialean lehiatzen ziren hogei lanen artetik. Zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoia, berriz, Andrei Konchalovski errusiarrak irabazi du, Belye nochi pochtalona alekseya tryapitsynat / The Postman's White Nights filmari esker.
Saverio Constanzo italiarraren zuzendaritzapean Hungry Hearts filmean lankide izan diren bi aktoreri eman dizkiete interpretazio onenaren Volpi kopak: Adam Driverrek jaso du gizonezko aktore onenarena, eta Alba Rohrwacherrek emakumezko aktore onenarena.
Halaber, Joshua Oppenheimerren The Look of Silence filmari eman dio epaimahaiak bere sari nagusia. Kaan Mnujdeci zinemagilearen Sivas lanak, berriz, epaimahaiaren aipamen berezia jaso du.