Ruben Gonzalez muskari kubatarra hil da

Ruben Gonzalez piano jotzaile kubatarra gaur hil da La Habanan 84 urte zituela. Ruben Gonzalez Kubako musikari ezagunenetarikoa zen "Buena Vista Social Club" taldeko kidea zelako. Piano jotzaile kubatarrak urtebete zeraman antzezlekuetatik kanpo artrosiak jota. Azken hilabeteotan ohean zetzan baina egoerak okerrerantz egin, eta gaur hil da bihotz eta arnas arazoak medio.

2003ko abenduaren 9a
13:44
Entzun
Ruben Gonzalez Win Wenders eta Ry Cooder musikari estatubatuarrek sortutako proiektuari esker egin zen ezaguna. Aipatu musikari estatubatuarrek "Buena Vista Social Club" egitasmoa sortu zuten. Bertan Kubako musikari onenak biltzen ziren, hala nola, Ibrahim Ferrer, Compay Segundo eta Omara Portundo besteak beste.

Musikari hauek Grammy saria jaso zuten 1997an, eta bere zahartzaroan gaztaroan lortu ez zuten arrakasta lortu zuten

Ruben Gonzalez 40. hamarkadan hasi zen pianoa jotzen. Arsenio Rodriguezek irakatsi zizkion kubatar musikaren sekretu guztiak eta La Habanako auzo ezagun bateko lokal batean hasi bere lehenengo emanaldiak ematen. Ondoren Orlando Vallejo eta Paulina Alvarezekin batera jotzen hasi zen besteak beste.

"Buena Vista Social Club" egitasmoarekin Ernesto Lecuonaren "Siboney"; Abelardito Valdesen "Almendra"; Guillermo Castilloren "Tres lindas cubanas" eta Rafael Hernandezen "Cumbachero" grabatu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.