Haizea garizumakoa diskoa aurkeztu du gaur Ruper Ordorikak (Oñati, Gipuzkoa; 1956), Bilbon. Abeslariaren hamabosgarren lana da eta hamabi kantuz osatuta dago. Horietako batean, Sekulabelardiko kantaria izeneko abestian, Mikel Laboa zenari omenaldia egin nahi izan dio.
"Sonoritate eta testura bereziak lortzeko asmoz", abesti guztiak New Yorken (AEB) grabatu ditu eta nahasketak Donostikoa Elkar estudioan egin ditu, Jean Phocas teknikariarekin batera. Horrez gain, diskoan Ben Monder, Kenny Wollesen eta Skuli Sverrison musikariek ere parte hartu dute.
Ordorikak adierazi du disko honetan eta gainerakoekin alderatuz, "aldatzen ez dena gehiago dela aldatzen dena baino".
musika
Ruper Ordorikak 'Haizea garizumakoa' lan berria aurkeztu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu