Kultura

Sabin Salaberri musikariak jasoko du Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria

Araban hainbat lan egin izan du musikaren alde.

2007ko urriaren 26a
17:48
Entzun
Eusko Ikaskuntzak Sabin Salaberri (1934; Aramaio, Araba) musikariari emango dio aurtengo Manuel Lekuona saria, haren lanaren aitorpen gisa. Eusko Ikaskuntzako kidea da Salaberri.

Tomas Etxabarrirekin ikasi zuen pianoa jotzen, Julio Valdesekin harmonia ikasi zuen eta Francisco Escuderorekin konposaketa.

1960an Gasteizko Schola Cantorum zuzendari izendatu zuten eta 1968tik Arabako Abesbatza zuzentzen du. Euskal musikaren aldeko lan ugari egin du abesbatza horretan, eta lan propioak ere bai.

Olabide Gasteizko Ikastolan musika irakasten jardun izan du, baita 1975etik Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan ere. 1988an Arabako Foru Aldundiak musikaren irakaskuntzarako plangintzaburu jarri zuen.

Aramaioko Udalak 1999an herriko seme izendatu zuen, eta 2006an Gasteizko Udalak Urrezko Zeledon saria eman zion.

Argazkian, Sabil Salaberri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.