Literatura

Sabino Arana Elkargoak Lauaxetaren liburuen zerrenda jasotzen duen agiria aurkeztu du

Esteban Urkiaga 'Lauaxeta'-k (1905-1937) zituen liburuen zerrenda jasotzen den agiria aurkeztu du gaur Sabino Arana Elkargoak. Hor biltzen diren 650 izenburutatik gehienak 1930 eta 1937 urteen bitartekoak dira. Inbentarioa EBBko idazkari zen Luis Arregik egin zuen, Armada Frankistak 'Lauaxeta' fusilatu eta hilabetera, 1937ko abuztuaren 7a eta 16a bitartean. Hala ere, Jon Kortazar EHUko Euskal Literaturako katedradunaren arabera, "badirudi, ez dagoela liburutegi osoaren zerrenda".

2005eko martxoaren 1a
19:03
Entzun
Sabino Arana Elkargoak aurkeztu duen agirian 650 liburu izen ageri dira, 1930 eta 1937 urteen bitartekoak, "nahiko modernoak". Horiez gain, XIX. mendeko euskal argitalpenak eta gaztelerazko liburu zaharrak ere badaude. Frantsesez, ingelesez, italiarrez, alemanez, katalanez eta gailegoz idatzitako liburuak dira.

Hala ere, EHUko Euskal Literaturako katedradun Jon Kortazarren ustez, "badirudi hemen ez dugula liburutegi osoaren zerrenda, ez baitago hark eduki behar zituzkeen zenbait obraren aipamenik, hala nola, Lauaxetaren beraren lehenengo olerki liburua".

Literatura, pentsamendua, etnografia, pedagogia, artea, biografia, zuzenbidea, euskara, generoa, beste hizkuntzetako liburuak, filosofia, soziologia, kulturaren soziologia, erlijioa, gizartea eta ekonomia lantzen dituzte liburuak daude agirian.

Sabino Arana Elkargoak azaldu duenez,zerrenda hori 1935etik EBBko kide zen Jesus Solaunek izan zuen gordeta, hamarkadetan. Hura hil eta urte batzuetara, haren alargunKarmele Goñik eman zion Elkargoari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.