'Sagar biltzailea' antzezlana etzi estreinatuko dute Nafarroako Antzerki Eskolan

Iruñeko Udalaren haurrentzako antzerki testuen lehiaketa irabazi zuen Beatriz Miro eta Monika Torreren lanak

Inigo Astiz
Iruñea
2011ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Mundu perfektu batean bizi da Martina izeneko pertsonaia. Haurrei jaio eta berehala kentzen dizkiete bihotzak, eta minik, penarik eta beldurrik gabe uzten dituzte. Baita pozik, ilusiorik eta alaitasunik gabe ere. Bere bihotz hautsia osatzeko Martinak egiten duen bidaia da Beatriz Miro eta Monika Torrek idatzitako Sagar biltzailea lanean kontatzen dena.

Iruñeko Udalaren Haurrentzako Antzerki Testuen lehiaketa irabazi zuten iaz lan horrekin, eta igandean estreinatuko dute, Nafarroako Antzerki Eskolan, 18:30ean, Mikel Mikeoren zuzendaritzapean. Astelehen, astearte eta asteazkenean eskolentzako emanaldiak egingo dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.